Poset mendira igoera (3.375m) Espadas ertzetik.
18297
post-template-default,single,single-post,postid-18297,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Poset mendira igoera (3.375m) Espadas ertzetik.

Poset mendira igoera (3.375m) Espadas ertzetik.

Santiago egunarekin den zubia aprobetxatuz Arrastaka Mendi Taldea Benasque aldera (Huesca) joango da, Espadas ertzetik ibilbide ikusgarria osatzeko: Pavots gailurretik Posets tontorreraino.

Pirinioetako bigarren mendirik garaiena igoko dugu (3.375m), ertz polit eta luze bat eginez. Espadas ertza Pirinioetako ertz ezagunenetakoa eta deigarrienetakoa da. Bere ibilbidean zehar jarraian dauden hiru milako 5 tontor igoko ditugu.

Ibilaldia bi egunetan banatuko dugu: Lehen egunean Espigantosatik Angel Orus aterpetxera igoko gara, bertatik lehenbiziko hiru milakoa igoko dugu: Pavots tontorra (3.121m) eta handik Espadas ertza egingo dugu: Espadas tontorra (3.332m), Tuca de Llardaneta (3.311m), Tuqueta Roya (3.273m) eta azkenean Posets bera (3.375m). Jarraian Angel Orus aterpetxera jaitsiko gara eta bertan lo egin hurrengo egunean Espigantosara jaitsi eta Benasquera eramango gaituen autobusa hartzeko. 

Ibilbide hau zailtasun handikoa da. Ezinbestekoa da sasoian egotea eta goi-mendiko jardueretan esperientzia izatea, eskuez baliatu beharreko IIIº-ko igoera eta jaitsieretan ohituta egotea eta sokekin ibilian joateko segurtasuna izatea.

Irteera honetan parte hartzeko interesa dutenak Ehunmilak-Arrastakaren lokalean, Iturriotz kalean (Urbieta etxearen parean) , egingo den bilerara etorri beharko dute uztailaren 18an, asteartea, arratsaldeko 7,00etan irteerako xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehaigorako gure webgunea bisita dezakezue www.arrastaka.net , edo deitu 646 855 620 zenbakira bileraren egun eta ordu berean.

Oharra: Irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Arrastaka klubeko 2023ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.