Nor gara
13383
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-13383,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Nor gara

Arrastaka Mendi Taldea

Arrastaka Mendi Taldea mozkinik ateratzeko asmorik ez duen talde bat da, mendiko kirola maite duen lagun talde batek sortua eta bere asmoa mendiko kirol hau, interesaturiko pertsona guztiei hurbiltzea da.

Gure helburua mendiko kirolaren alderdi guztiak bultzatzea eta mendiari loturiko maila ezberdinetako irteerak egitea da.

 

Mendizaletasunaz eta eskaladaz gain, talde honetan mendiari lotutako beste zenbait kirol ere egiten ditugu, hala nola, trekking-a, arroila jaitsiera, mendiko bizikleta, mendi lasterketak, iraupen eskia, mendiko eskia, orientazioa, edota mendian egin daitekeen edozein kirol.

Gure filosofiari dagokionez, taldean sortu nahi dugun filosofia lehiarik gabeko ikuspuntu batetik kirola ulertzeko modu bat izango da. Kirola gozatzearekin lotzen dugu eta esperientzia, elkar banaketa eta laguntasunari eman nahi diegu garrantzia, errendimendu, xede eta marken gainetik.

 

Elkar banaketa taldearen barnean osotasunean uler dadila nahi dugu, honela aktibitate bakoitzetik itzultzean poztasun eta gozamen sentsazioak nabari daitezela bakoitzarengan.

Bide honetatik jarraituz, gure asmoa urtez urte jarduerak antolatzen jarraitzea da, proiektu berriak sortu eta gauzatuko ditugun ilusioz.

 

Beraz, kirola eta mendia maite duen jende guztia gonbidatzen dugu gure ekintza eta irteeretan parte hartzera, esperientzia probatzea eta gustuko gauzak eginez lagun talde batekin nahiak asetzera. Nahi duen orok ateak irekita aurkituko ditu.

ARRASTAKA MENDI TALDEA

 J.M Iturriotz, 8
20200 Beasain

TLF: (0034) 646855620

earrastaka@gmail.com