RINCÓN DE ALANO ETA EZKAURRE 2024-02-10 eta 11
18454
post-template-default,single,single-post,postid-18454,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

RINCÓN DE ALANO ETA EZKAURRE 2024-02-10 eta 11

RINCÓN DE ALANO ETA EZKAURRE 2024-02-10 eta 11

Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du Zurizako haranera (Huesca) Otsailaren 10 eta 11-rako. Zurizako harana nahiko gertu daukagun eta, eskaintzen dituen igoera interesgarri mugagabeengatik, bisitatzen dugunoi sekula hutsik egiten ez digun ingurunea da. Rincón de Alano (2.357m) eta Ezkaurre (2.045m) mendiak igotzeko asmoarekin joango gara.

Larunbatean, otsailaren 10ean, Tatxerako zelaigunetik Rincón de Alanora igoko gara. Gailur hau Alano mendizerrako azken tontorra izateaz gain, bertako garaiena ere bada. Eguraldia eta uneko egoera alde baditugu mendigunearen ekialdeko ertz osoa zeharkatuz igoko dugu. Gailurreko ikuspegia zoragarria da. 

Igandean, otsailaren 11an, Ezkaurrera igoko gara Argibielako lepotik. Euskal mendizaleen artean mendi ezaguna da eta Aragoi eta Nafarroa aldera dituen bistak ikusgarriak dira.

Neguko bi igoera direla gogorarazi nahi dugu eta beraz, ezinbestekoa izango da neguko igoeretan (kranpoien eta pioletaren erabileran) aurrez esperientzia izatea  edo goi mendiko hastapeneko (1.go maila) ikastaroa egina izatea.

Irteera honetan parte hartzeko interesa dutenak otsailaren 6an, asteartea, arratsaldeko 19.00etan Iturriotz kaleko Ehunmilak-Arrastakaren lokalean (Urbieta etxearen parean) egingo den bilerara etorri beharko dira irteerako xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako gure webgunea bisita dezakezue www.arrastaka.net, edo deitu honako telefono zenbakira 646 855 620 egun eta ordu berean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Arrastaka klubeko 2024ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA