Jardunaldi Teknikoak 2024-01-13 eta 14an.
18435
post-template-default,single,single-post,postid-18435,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,no_animation_on_touch,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Jardunaldi Teknikoak 2024-01-13 eta 14an.

Jardunaldi Teknikoak 2024-01-13 eta 14an.

Gabonetako oporren ondoren, abian da Arrastaka Mendi Taldearen jardueren egutegia. Goi-mendian ibiltzeko hastapen ikastaroarekin emango dio aurten hasiera. Batetik, urtarrilaren 10 eta 11an atal teoriko/praktikoa izango da Ehunmilak-Arrastakaren lokalean arratsaldeko 19:00etan eta bestetik, urtarrilaren 13 eta 14an atal praktikoa landuko da Pirinioetan.

Saio teoriko/praktikoan (urtarrilaren 10 eta 11an) jardunaldien aurkezpena egingo da, erabili beharreko tresna ezberdinak ezagutuko (kranpoiak, pioleta, botak, arnesak, mosketoiak, sokak, etab) eta goi mendiko oinarrizko segurtasun neurriak ere ikusiko ditugu.

Saio praktikoan, urtarrilaren 13-14an, pioletaren eta kranpoien erabilera landuko ditugu, malda elurtuetan eroriz gero nola gelditu, ainguraketak nola egin eta elurretan nahiz izotzetan nola aseguratu.

Jardunaldi hau Arrastakarekin irteerak egin ohi dituztenei zuzenduta dago gehienbat, elkarteak neguan egiten dituen irteeretan beharrezkoak diren ezagutzak jasotzeko, baina era honetako ezagutzak izan nahi dituen eta goi-mendia deritzon  jarduera polit honetan hasi nahi duen beste edonorentzat ere irekia da.

Jarduera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturriotz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  urtarrilaren 9an, asteartea, arratsaldeko 7,00ean, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, https://arrastaka.net , bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Arrastaka klubeko 2024ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.