Palas (2.969m) eta Arriel (2.824m) mendietara igoerak.
18285
post-template-default,single,single-post,postid-18285,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Palas (2.969m) eta Arriel (2.824m) mendietara igoerak.

Palas (2.969m) eta Arriel (2.824m) mendietara igoerak.

Arrastaka Mendi Taldeak Pirinioaren bihotzean dagoen Tena bailarara (Huesca) antolatu du irteera ekainaren 17 eta 18rako Pirinioko bi gailur igoz, Palas eta Arriel, zeharkaldia egitera.

Larunbatean, 17an, helburua Palas mendia (2.969 m) mendia igotzea izango da. Mendi ikusgarria da eta bere igoera guztiek daukate zailtasunen bat. Igoera “Ladromeur tximinitik” egingo dugu. Arretaz aurrera eginez ikusmira paregabea duen Palas gailurrera iritsiko gara. Jaitsiera berriz, “Geodesiens” ertzetik egingo dugu, horrela, hegoladetik iparraldera zeharkatuko dugu mendia.

Igandean, 18an, Arriel mendira (2.824 m) igoko gara. Arriel edo Saldiecho Tena bailarako mendien begiraleku ikusgarria da, bere senide handietan baino askoz ere jende gutxiago ibili ohi da ingurune horretan dauden hirumilakoetako bat ez delako. Balaitousen eta Palasen itzalpean, igoera alternatiba perfektua da jende-multzo handietatik ihes egiteko eta ingurune zoragarriarekin gozatzeko.

Irteera honi ematen diogun zailtasun maila handia da. Ezinbestekoa da fisikoki sasoi onean egotea, goi-mendian esperientzia izatea, eskuez baliatuz IIIº graduko igoera eta jaitsieretarako erraztasuna izatea eta sokak erabiltzen eta beraiekin segurtasunez aurrera egiten jakitea.

Irteera honetan parte hartzeko interesa dutenak Ehunmilak-Arrastakaren lokalean, Iturriotz kalean (Urbieta etxearen parean) , egingo den bilerara etorri beharko dute ekainaren 13an, asteartea, arratsaldeko 7,00etan irteerako xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehaigorako gure webgunea bisita dezakezue www.arrastaka.net , edo deitu 646 855 620 zenbakira bileraren egun eta ordu berean.

Oharra: Irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Arrastaka klubeko 2023ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.