Midi d´Ossau (2.885 m) igoera eta Sialako via ferrata (Gourette) 2023-09-23 eta 24
18321
post-template-default,single,single-post,postid-18321,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,no_animation_on_touch,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Midi d´Ossau (2.885 m) igoera eta Sialako via ferrata (Gourette) 2023-09-23 eta 24

Midi d´Ossau (2.885 m) igoera eta Sialako via ferrata (Gourette) 2023-09-23 eta 24

Arrastaka Mendi Taldeak Irailak 23 eta 24rako irteera antolatu du. Irteera honetan ekintza ezberdinak aurrera eramango ditugu: Alpinismoa eta via ferratak.

Larunbata, hilak 23, Midi D´ossau-ra igoko gara (2.885 m), eta igandea, hilak 24, Gouretteko eski estazio ondoan dagoen Sialako via ferrata egingo dugu.

Midi D´ossau zoragarria frantziak pirinioan dago, eta bere 2.885m-ekin ia pirinio guztitik ikus dezakegularik, mendizale askoren jo puntu bihurtzen zaigi. Senderismoa soilik egiten dutenentzat ez da oso igoera egokia; goimendirako eta trepadarako esperientzia eskatzen du, eskalada izan litekenaren mugan bait dago.

Mendi honetatik bistak zoragarriak dira.

Igandea Sialako ferratarako utziko dugu. Via ferratak, eskalada bideak dira baino igoerako elementu laguntzaileak dituztenak (eskailera, klabijak, kateak, zubiak…), horrez gain eta segurtasunagatik “kableak” ere egon ohi dira. Sialako paretetatik gora tirolinak, tibetar zubiak eta paretatzar bati aurre eginaz egingo dugu bidea.

Bi ekintza hauek zailtasun erdi/handikotzat jotzen ditugu, fisikoki nola mentalki asko eskatzen duten ibilaldiak bait dira.

Irteera honetan parte hargzeko interesa dutenak Arrastaka-Ehunmilaken lokalean, Iturriotz kalean (Urbieta etxearen parean) irailaren 19ean arratsaldeko 7,00etan egingo den bilerara etorri beharko dute irteerako xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako gure webgunea bisita dezakezue www.arrastaka.net , edo honako telefono zenbakira deitu bileraren egjn eta ordu berean: 646 855 620.

Oharra: Irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Arrastaka klubeko 2023ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.