23 Oct Grand Billare (2.315 m) eta Hiru Erregeen Mahaia (2.444m) Lescunetik 2023-11-04 eta 05
Arrastaka Mendi Taldeak Azaroaren 4 eta 5rako irteera bat antolatu du Lescun (Frantzia) aldera. Lescun herria eta bailara toki zoragarria dira, mendiz inguratutako haran polit bat. Gainera, mendizaleentzat aukera ugari eskaintzen ditu. Aste bukaera horretan bi mendi igoko ditugu: Grand Billare eta Hiru Erregeen Mahaia.
Larunbatean, azaroaren 4an, Grand Billare (2.315 m) mendira igoko gara. Mendi hau da Lescuneko bailarako mendi nagusia: haranetik begiratu eta ia mila metroko hormak ikusten dira, haran berdea zainduko balute bezala, inguru zoragarria osatuz. Mendi honek egitura konplexua du, tontor txiki ugariz osatua dago. Igoerak ez du zailtasun tekniko nabarmenik, baina kontuz ibiltzea ezinbestekoa da, eta fisikoki ere eskatzen du. Gainetik ikuspegia paregabea da.
Igandean, azaroaren 5ean, Hiru Erregeen Mahaia (2.444 m) mendia igoko dugu, baina iparreko aldetik. Gailur hau oso ezaguna da euskal mendizaleontzat, baina aste bukaera horretan egingo dugun bidea ez da ohikoa guretzat, eta ibilbide berri bat ezagutzeko aukera emango digu.
Irteera honetan parte hargzeko interesa dutenak Arrastaka-Ehunmilaken lokalean, Iturriotz kalean (Urbieta etxearen parean) urriaren 30ean arratsaldeko 7,00etan egingo den bilerara etorri beharko dute irteerako xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako gure webgunea bisita dezakezue www.arrastaka.net , edo honako telefono zenbakira deitu bileraren egjn eta ordu berean: 646 855 620.
Oharra: Irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.
Arrastaka klubeko 2023ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.
Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.