26 Apr Eskaladan hastapena.
Arrastaka Mendi Taldeak antolatzen dituen jardueren egitarau zabalaren barne, hainbat jarduera ezberdin antolatu ditu maiatzean, guztiak ere eskaladari lotuak.
Eskalada pasiozko kirola da, eta bere nolakotasunagatik eta nolabaiteko arrisku puntu bat duelako, segurtasunez burutu beharreko teknika eta maniobrak zein material jakin batzuen erabilera ezagutzea eskatzen du behar bezala gozatu eta modu seguruan praktikatu ahal izateko.
10an eta 11an bi saio teoriko/praktiko burutuko ditugu. Material ezberdinen erabilera ikusiko dugu (sokak, aseguratzeko tresnak, arnesak, mosketoiak etab). Zeinu bidezko teknika eta progresioko teknikak ere ikasiko ditugu.
Eta saio praktikoan (maiatzaren 13 eta 14an) Eginoko eskalada eskola praktikak burutuko ditugu. Kidea nola aseguratu, segurtasuneko protokoloak, bilerak nola muntatu edota nola rapelatu bezalako ekintzak burutuko ditugu, betiere, haitzeko eskaladan behar diren segurtasunezko oinarrizko tekniketan zentratuz.
Ardunaldi hauek normalean Arrastaka Mendi Taldearekin irteerak egiten dituen jendeari zuzenduta daude gehienbat, egiten diren irteeretarako beharrezko ezagutzak landu daitezen. Plaza kopuru mugatua.
Irteera honetan parte hartzeko interesa dutenek Ehunmilak-Arrasatakaren lokalean, Iturriotz kalean (Urbieta Etxearen parean) maitzaren 9an, asteartea, arratsaldeko 7.30ean egingo den bilerara etorri beharko dute irteerako xehetasunei buruz hitz egin eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako gure web orria, www.arrastaka.net , bisita dezakezue edota telefono zenbaki honetara (646 855 620) deitu egun eta ordu berean.
Oharra: Irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.
Arrastaka klubeko 2023ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.
Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.