30 Jul Callejomadero, Cáliz eta Calera ferratak (Kantabria).
Ba al da hiru ferrata polit egitea baino plan hoberik oporren ondoren! Arrastaka Mendi Taldea Ason bailarara (Kantabria) joango da irialaren 9an eta 10ean . Ason Kantabriaren hego mendebaldean dago, Burgos eta Bizkaiaren artean hain zuzen.
Larunbatean, hilak 9, bi ferrata egitea da asmoa (Cáliz eta Calera). Lehena hastapeneko ferrata dela esan daiteke, Calera ordea, denetik duen aniztasun handiko bidea da (k4 zailtasunekoa), zintzilikako zatiekin. Lehen zatia Calera arroila lehorrean zehar doa eta bigarrena eroriko handiko horma bertikalean gora.
Igandean, hilak 10, Callejomadero ferrata egingo dugu. Teknikoki oso bide zaila (k4), (k5) zailtasun psikologikoko 35m-ko rapel ikusgarriarekin. Alderantzizko ferrata dela esan dezakegu, torka baten ertzean behera jaitsiz hasten baita. Behin hondora iritsita, hormetako batean gora jarraitzen du, alturan erdi parean 30m-ko zubi tibetar bat zeharkatu eta beste aldeko horma oso bertikaletik irtengo gara. Ingurunea paregabea da.
Irteera honen zailtasuna handia dela uste dugu. Ezinbestekoa da sasoi onean egotea eta soken erabiltzen eta bersiekin ziurtasunez ibiltzen jakitea (rapela).
Irteera honetan parte hargzeko interesa dutenak Arrastaka-Ehunmilaken lokalean, Iturriotz kalean (Urbieta etxearen parean) irailaren 5ean arratsaldeko 7,00etan egingo den bilerara etorri beharko dute irteerako xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako gure webgunea bisita dezakezue www.arrastaka.net , edo honako telefono zenbakira deitu bileraren egjn eta ordu berean: 646 855 620.
Oharra: Irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.
Arrastaka klubeko 2023ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.
Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.