Bisaurin (2.670m) eta Olibon (2.482m) mendietara igoerak
18262
post-template-default,single,single-post,postid-18262,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Bisaurin (2.670m) eta Olibon (2.482m) mendietara igoerak

Bisaurin (2.670m) eta Olibon (2.482m) mendietara igoerak

Arrastaka Mendi Taldeak Mendebaldeko  Pirinioetan bi igoera antolatu ditu otsailaren 11 eta 12erako, Lizarako (Huesca) aterpetxea hartuko dugu abiapuntu. Gertu samar geratzen zaigun ingurunea da baina eskaintzen dituen igoera interesgarriengatik besteak beste, bisitariei hutsik egiten ez dien parajea da.

Igoko ditugun mendiak Bisaurin (2.670m) eta Olibon (2.482 m) dira.

Bisaurin Mendebaldeko Pirinioetako gailurrik garaiena da. Igotzeko proposatzen dugun ibilbidea ez da ohiko igoera klasikoa. Asmoa iparraldetik (Mistresa lautadatik) igo eta hegoaldeko aurpegitik jaitsiz (Foratongo lepora) ibilbide zirkularra burutzekoa da. Gailurretik ikuspegi zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu.

Olibon berriz, Bernera mendizerrako tontor nagusiena da. Igoera hau ohiko ibilbidetatik apartekoa delako eta “bigarren mailako” mendien edertasunaz gozatzeko asmoz aukeratu dugu.

Gogoan izan neguko bi igoera direla eta derrigorrezkoa dela neguko mendi igoeretan esperientzia izatea (kranpoien eta pioletaren erabilera) edo 1.mailako goi mendiko hastapeneko ikastaroa eginda egotea.

Irteera honetan parte hartzeko interesa dutenek Ehunmilak-Arrasatakaren lokalean, Iturriotz kalean (Urbieta Etxearen parean) otsailaren 2an, osteguna, arratsaldeko 7.30ean egingo den bilerara etorri beharko dute irteerako xehetasunei buruz hitz egin eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako gure web orria, www.arrastaka.net , bisita dezakezue edota telefono zenbaki honetara (646 855 620) deitu egun eta ordu berean.

Oharra: Irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Arrastaka klubeko 2023ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.