2022 FEDERATU ZAITEZ
17841
post-template-default,single,single-post,postid-17841,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2022 FEDERATU ZAITEZ

2022 FEDERATU ZAITEZ

Federatu txartelak. FEDERA ZAITEZ!

2022.urteko federatzeko lizentziak izapidetzeko epea ireki da jada.

Jarraitu beharreko urratsak:

Sartu honako estekan https://forms.gle/Cxvpf1BDcbEhVT2J8 “Federatzeko Lizentzia/Licencia federativa” formularioa irekitzeko. 2021an federatuta egon bazara, NANa eta izen-abizenak bakarrik bete (bestelako daturen bat aldatu bada, hori ere bai) eta oharretan idatzi 2021ko lizentziarekiko aldaketarik nahi duzun.

Iazko estaldura berdina nahi baduzu, oharretan idatzi “Iazko bera” eta horrekin nahikoa da. Jarraian sakatu “Bidali”.

Ondoren e-posta bidez mezu bat jasoko duzue ze kontutan eta zenbat diru sartu beharko duzuen esanez.

Gogoratu, dirua sartzerakoan azalpenean NAN zk eta izen-abizenak  idatzi behar dituzuela. Behin eragiketa hau egin duzuenean, lizentziak iritsitakoan e-postaz jakinaraziko zaizue eta lokalean jasotzeko aukera izango duzue. 

Lizentzien eskaera aurrez-aurre egin nahi duzuenontzat Ehunmilak-Arrastakaren lokalean egongo gara, Beasainen, Iturriotz kalean (Urbieta Etxearen parean), abenduaren 9etik aurrera, asteartea eta osteguna, 19,00etatik 20.30era.

2022 Lizentziak – Tarifak.pdf

Hemen eskuratzen dizuegu Adartia – Mapfre, Euskadiko Mendizale Federazioko lizentziaren aseguruetxeari dagokion informazioa. (Istripu poliza, erantzunkizun zibileko poliza bai eta adostutako zentroak ere)

2021 Jarduteko protokoloa – EMF.pdf

2021 Zentro Medikoak MAPFRE – EMF.pdf

2021 Istripuaren partea EMF.pdf

2021 Intzidentzia Orria EMF.pdf

2021 Istripu Aseguru Liburuxka.pdf

Poliza RC-EMF nº 2033742.pdf

Federatzeko arrazoiak.pdf

EMF-Lizentzia izapidetzeko araudia.pdf