Kartxela (1.982m) eta Lakhura (1.877m) – Belagoako harana (Nafarroa).
17859
post-template-default,single,single-post,postid-17859,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Kartxela (1.982m) eta Lakhura (1.877m) – Belagoako harana (Nafarroa).

Kartxela (1.982m) eta Lakhura (1.877m) – Belagoako harana (Nafarroa).

Arrastaka Mendi Taldeak abenduaren abenduaren 18 eta 19rako Bealagoako Haranera antolatu du irteera bertako tontor ezagun batzuk igotzeko asmotan. Belagoako aterpetxe zaharberritua (Izaba / Nafarroa) hartuko dugu abiapuntu. Nahiko gertu geratzen zaigun ingurunea da baina ez gaitu sekula atsekabetzen, igoera interesgarri asko eskaintzen dituen parajea baita.

Larunbatean, hilak 18, Kartxelara (1.982m) igoko gara. Altura handirik izan gabe, une honetako baldintzetan (elurra eign du berriki, tenperaturako negu girokoak dira, etab.) goi-mendiko igoera bilakatzen da tontor honetara igoera. Pioleta eta kranpoiak erabiltzea ezinbestekoa izango da. Gailurrak Belagoako Haraneko eta Nafar Pirinio osoko  ikuspegi zoragarria eskaintzen du. 

Igandean, hilak 19, Lakhura mendira (1.877m) igoko gara. Lakhura Kakueta eta Ehüjarreko arroilen artean dagoen mendia da. Ikusmira zoragarria dauka honek ere.

Irteeran parte hartzeko interesa dutenak abenduak 14, asteartean, arratsaldeko 19:30ean Ehunmilak- Arrastakaren lokalean egingo den bilerara etorri beharko dira irteerari buruzko xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako gure webgunea bisita dezakezue www.arrastaka.net, edo deitu telefono zenbkai honetara egun eta ordu berean: 646 855 620.

Oharra: Irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.