Iraupen eskia (ipar eskia) Somporteko eski estazioan.
17464
post-template-default,single,single-post,postid-17464,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Iraupen eskia (ipar eskia) Somporteko eski estazioan.

Iraupen eskia (ipar eskia) Somporteko eski estazioan.

Neguarekin batera elurretarako denboraldia iritsi da, eta 2019ko ekintzei amaiera emateko, Arrastaka Mendi Taldeak iraupen eskia egiteko irteera bat antolatu du, Le Somporteko eski estaziora. Ekintzak abenduaren 14 eta 15an egingo dira.

Le Somporteko eski estazioa oso ederrak da iraupen eskia egiteko.

Irteera honen bidez, mendiarekin hain lotua dagoen kirol hau ezagutzeko eta praktikatzeko aukera eskaini nahi du Arrastaka Mendi Taldeak.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, abenduaren 10an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 telefonora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.