Chaos de Coumély Ferrata.
17206
post-template-default,single,single-post,postid-17206,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,no_animation_on_touch,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Chaos de Coumély Ferrata.

Chaos de Coumély Ferrata.

Igandean berriz, Gèdre-tik gertu dagoen Chaos de la Coumely ferrata egitera hurbildu ginen. Seinaleztatuta dagoen lekuan, Ibilgailuak errepide bazterrean utzi, eta zubi bat igaroz erreka bazterrean doan bidezidorrean aurrera eginez berehala iritsi ginen ferrata hasten den puntura.

 

Hasierako zatia ez da oso tentea, hormara hurbildu arte. Behin hormara iritsita, bertikaltasuna hartzen du eta gainditu beharreko makurgune batzuk ere baditu. Dena den oso ongi ekipatuta dago, grapak elkarrengandik hurbil daude eta horrek erraztu egiten du igoera. Geroz eta gorago paisaia ere zoragarria da. Zati bertikala gainditu ondoren zubia dator. Oinak jartzeko xaflak dituen zubia bada ere, asko mugitzen da, batik bat egun haizetsua egokituz gero. Gure kasuan, egun hartan, ez zen haizerik baina zubia igarotzeak zirrara eragiten du hala ere. Honen ondoren, beherantz jarraitzen du apur bat baina berehala bukatzen da ferrata eta itzulerako bidea bidezidor eroso batetik egiten da.

 

Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu