Castro Valnera (1718m) eta Peña Corba (1333m). Merindadeetako eskualdean (Burgos).
17830
post-template-default,single,single-post,postid-17830,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,no_animation_on_touch,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Castro Valnera (1718m) eta Peña Corba (1333m). Merindadeetako eskualdean (Burgos).

Castro Valnera (1718m) eta Peña Corba (1333m). Merindadeetako eskualdean (Burgos).

Covid-19a dela eta osasun egoerak behartutako parentesiaren ondoren, Arrastaka Mendi Taldeak berriz ekingo die bere jarduerei urte honen bukaeran, eta Merindadeen eskualdean (Burgos) egingo den jarduera batekin izango da hori. Jarduerak Arrastaka Mendi Taldea, azaroaren 20an eta 21ean burutuko dira.

Larunbata 20an, Castro Valnera (1718m) mendira igoko gara. Burgos probintziaren iparraldeko mugetan, Merindadeak eta Pasiegoen bailarak elkartzen diren ingurunean kareharrizko mendizerra zoragarri bat dago, eta bertan Castro Valnera mendia, bere 1718 metroekin inguru horretako mendirik altuena da. Bernachoren etxoletatik egingo dugu igoera. 

Igandean, 21ean, Tesla Mendizerran ibilaldi zirkular bat egingo dugu Peña Corba mendia igoz, mendizerra horretako tontorrik garaiena. Abiapuntua eta helmuga Quintanalacuesta (Burgos) herrixka izango da.

Irteeran parte hartzeko interesa duena etorri dadila Eunmilak-Arrastakaren lokalean azaroak 16, asteartean arratsaldeko 19:30ean egingo den bilerara, irteerari buruzko xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako gure webgunea bisita dezakezue www.arrastaka.net, edo deitu bileraren egun eta ordu berean telefono zenbaki honetara 646 855 620.

Oharra: Iretera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.