29 Nov 2022 FEDERATU ZAITEZ
Federatu txartelak. FEDERA ZAITEZ!
2022.urteko federatzeko lizentziak izapidetzeko epea ireki da jada.
Jarraitu beharreko urratsak:
Sartu honako estekan https://forms.gle/Cxvpf1BDcbEhVT2J8 “Federatzeko Lizentzia/Licencia federativa” formularioa irekitzeko. 2021an federatuta egon bazara, NANa eta izen-abizenak bakarrik bete (bestelako daturen bat aldatu bada, hori ere bai) eta oharretan idatzi 2021ko lizentziarekiko aldaketarik nahi duzun.
Iazko estaldura berdina nahi baduzu, oharretan idatzi “Iazko bera” eta horrekin nahikoa da. Jarraian sakatu “Bidali”.
Ondoren e-posta bidez mezu bat jasoko duzue ze kontutan eta zenbat diru sartu beharko duzuen esanez.
Gogoratu, dirua sartzerakoan azalpenean NAN zk eta izen-abizenak idatzi behar dituzuela. Behin eragiketa hau egin duzuenean, lizentziak iritsitakoan e-postaz jakinaraziko zaizue eta lokalean jasotzeko aukera izango duzue.
Lizentzien eskaera aurrez-aurre egin nahi duzuenontzat Ehunmilak-Arrastakaren lokalean egongo gara, Beasainen, Iturriotz kalean (Urbieta Etxearen parean), abenduaren 9etik aurrera, asteartea eta osteguna, 19,00etatik 20.30era.
Hemen eskuratzen dizuegu Adartia – Mapfre, Euskadiko Mendizale Federazioko lizentziaren aseguruetxeari dagokion informazioa. (Istripu poliza, erantzunkizun zibileko poliza bai eta adostutako zentroak ere)
2021 Jarduteko protokoloa – EMF.pdf
2021 Zentro Medikoak MAPFRE – EMF.pdf
2021 Istripuaren partea EMF.pdf
2021 Intzidentzia Orria EMF.pdf
2021 Istripu Aseguru Liburuxka.pdf
EMF-Lizentzia izapidetzeko araudia.pdf