2018 Ur 20 eta 21.Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko
15868
post-template-default,single,single-post,postid-15868,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,no_animation_on_touch,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2018 Ur 20 eta 21.Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko

2018 Ur 20 eta 21.Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko

Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko.

Oporren ondoren, berriro ere ekintzekin hasteko garaia da. Urtarrilaren 17-18ean eta 20-21an Arrastaka Mendi Taldeak Pirinieotako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko ekitaldi tekniko batzuk antolatu ditu. Urtarrilaren 17 eta 18ean Ehunmilak-Arrastakaren lokalean, arratsaldeko 19:00etan, alderdi teorikoa landuko da, eta 20 eta 21an Belagoa haranera joango gara ikasitakoa praktikan jartzeko. 
Hilaren 17 eta 18an, jardunaldi teoriko/praktikoetan, erabili beharreko materialen inguruko informazioa emango da (kranpoiak, pioleta, botak, arnesak, mosketoiak, sokak, etab.), korapilo mota desberdinak egiten erakutsiko da, eta baita goi mendietan segurtasunez ibiltzeko oinarrizko neurriak zein diren ere. 

Hilaren 20 eta 21an pioleta eta kranpoiak nola erabili erakutsiko da(jardunaldi praktikoa), eta baita, malda elurtuetan eroriz gero nola gelditu, anklajeak nola egin, elurretan eta izotzetan nola aseguratu.

 

Jardunaldi honen helburua, neguan era honetako ekintzak egiten dituztenei beharrezko diren segurtasun neurriak erakustea da, bai Arrastakarekin mendi irteerak egin ohi dituztenei, bai interesa duen beste edonori. 

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  urtarrilaren 16an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net , bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea. Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.