08 May 2017 maiatza 20-21 Arroila jaitsiera Guara mendizerran (Goiko Mascun) eta Via ferrata (Ama Birjinaren Ezproia )
¡Plaza mugatuak!
Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du maiatzaren 20 eta 21erako Guara mendizerrara (Huesca), hain zuzen ere, arroila jaitsieren sorlekuetako batera.
Arroila jaitsiera, naturan egin dezakegun jarduerarik ederrenetakoa da. Irteera honetan “Goiko Mascun” izeneko arroila jaitsiko dugu. Mascun-en goiko arroilaren jaitsiera abentura bat da, Guara mendilerroko ibilbiderik ikusgarriena eta enblematikoena dela esan dezakegu. Ez da edonorentzako moduko arroila dena den, fisikoki egoera onean egotea, aise rapelatzen jakitea eta lurzoru irregularretan ibiltzen ohituta egotea garrantzitsua da.
Igandea Ama Birginaren Ezproia deritzon ferratarako utziko dugu. Via ferratak, igoeretan laguntzeko elementu artifizialekin (mailekin, iltzeekin, kateekin, zubiekin, etab.) ekipatuta dauden eskalada bideak dira eta horrez gain segurtasuna gehiago ziurtatzeko “kableak” ere egon ohi dira.
Irteera honetan parte hartu nahi dutenak, Iturriotz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, Maiatzak 16, asteartean arratsaldeko 19:30ean, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.
OHARRA: Bi ekintza hauek zailtasun ertain/altukoak direla deritzogu ibilbideen ezaugarri fisiko zein psikologikoengatik. Arroila jaitsiera jarduera zoragarria da, baina hein berean arriskutsua ere bada; beraz, irteera honetan parte hartu nahi duten guztiek derrigorrez mendiko federatu txartela izan beharko dute.
Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.