2015 Uztaila 10,11 eta 12 EHUNMILAK-15
15734
post-template-default,single,single-post,postid-15734,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 Uztaila 10,11 eta 12 EHUNMILAK-15

2015 Uztaila 10,11 eta 12 EHUNMILAK-15

ehunmilak-15

2015eko uztailaren 10, 11 eta 12ean Ehunmilak mendi lasterketaren seigarren edizioa egingo da Beasainen. Lasterketa horrek 168 kilometro ditu eta Arrastaka Mendi Taldeak antolatzen du.

ehunmilak-2015

 

2015eko uztailaren 10, 11 eta 12ean Ehunmilak mendi lasterketaren seigarren edizioa egingo da Beasainen. Lasterketa horrek  168 kilometro ditu eta Arrastaka Mendi Taldeak antolatzen du.

Lasterketa honi Beasaingo Udaletxean emango zaio hasiera uztailaren 10an, arratsaldeko 18:00etan eta Gipuzkoa barnealdeko leku ederrenenetatik igaroko da, tartean, Aralar eta Aizkorriko parke naturalak. Era berean, inguruko gailurrik garaienak ere igoko ditu: Goierriko eskualdean,  Ganbo (1.402) eta Aizkorri (1.528); Urola-Kostan, Erlo (1.026); Urola-Garaian Izaspi (967); eta Tolosaldean Hernio (1.075).

Proba horrek badu berezitasun bat, izan ere, 168 kilometro dituen lasterketa hau Europan egingo den luzeena eta metatutako desnibel positibo handiena duena izango da. Ibilbide oso gogorra izango da zalantzarik gabe. Parte hartzaileek  korrika edo oinez egiteko gutxienez 22 ordu eta gehienez 48 ordu bitarte izango dituzte.

Ehunmilak  kalitatezko proba bat izatea nahi izan dugu hasiera-hasieratik, bai kirol mailari dagokionez, bai jende-giroari dagokionez, eta baita antolaketari dagokionez ere. Hori guztia aurrera eramateko, ezinbestekoa dugu zuen guztion laguntza probak irauten duen egunetan.