2015 Irailak 12 eta 13 Palas eta Anayet
15736
post-template-default,single,single-post,postid-15736,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 Irailak 12 eta 13 Palas eta Anayet

2015 Irailak 12 eta 13 Palas eta Anayet


 

Palas (2.969 m) eta Anayet (2.545 m).

Irailaren 12 eta 13rako Arrastaka Mendizale Elkarteak  irteera bat antolatu du Tena haranera (Huesca). Pirinioen bihotzean kokaturik dago Tena harana, eta paisaia ikusgarria da, mendi eta aintzira dotorez osatua. Eskualde honetan hasten dira Pirinioetako lehenengo hiru milakoak.

Larunbatean, irailaren 12an, Palas mendia (2.969 m) igoko dugu, Geodesiens ertzetik. Ossau haranetik abiatuko gara, eta inguru politean gora jarraituko dugu, Artouste eta Arremoulit aintzirak atzean utziz, ertza hartu arte.Geodesiens ertza ez da zaila, baina bai arreta jarri beharrekoa. Gainera iritsitakoan inguru horretako mendi ezagun guztien ikuspegi ederraz gozatu ahal izango dugu.

Igandean, irailaren 13an, Anayet ingurura joango gara, ohiko bidetik. Lehenik Anayeteko aintziratik pasa behar da: toki ezaguna eta zoragarria da, inolako zailtasunik gabe Anayet mendien eta Midi d’Ossauren ikuspegi paregabea eskaintzen duelako. Jarraian, Anayet mendia (2.545 m), eta Vertice de Anayet(2.559 m) igoko ditugu.

                                                               

Bi ibilbideek ere berez ez dute zailtasun tekniko nabarmenik, baina ertz batean pasa beharko da, Anayeten katea dago, eta oro har, goi mendietan beti izan ohi den arriskua ez da ahaztu behar.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  irailaren 8an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

 

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.