2015 Urriak 10, 11 eta 12.Torre del Friero (2.448 m),Picos de Europa
15738
post-template-default,single,single-post,postid-15738,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 Urriak 10, 11 eta 12.Torre del Friero (2.448 m),Picos de Europa

2015 Urriak 10, 11 eta 12.Torre del Friero (2.448 m),Picos de Europa

Torre del Friero (2.448 m), Picos de Europa.

Urriaren 10, 11 eta 12an Picos de Europara irteera bat antolatu du Arrastaka Mendizale Elkarteak, Torre del Friero (2.448 m) mendia igotzeko asmoarekin.

 

Torre del Friero (2.448 m), Picos de Europa.

Urriaren 10, 11 eta 12an Picos de Europara irteera bat antolatu du Arrastaka Mendizale Elkarteak, Torre del Friero (2.448 m) mendia igotzeko asmoarekin. Picos de Europa ingurune harrigarria da, kareharrizko mendi tentez osatutako mendi multzoa, edozein mendizale erakartzeko modukoa. Torre de Friero mendia Macizo Centralean dago kokatuta, eta gailurrik esanguratsuenetako bat da. Tontorretik ikuspegi zoragarriak daude mendizerra osora.

Igoera Santa Marina de Valdeon herritik Pandetrave portura doan bidetik hasiko dugu. Handik Canal de Chavida aldera joko dugu, eta behin lepora iritsita, Torre de Frieroren mendebaldeko aldeari buelta emanez, erlaitz batetik Iparraldeko Korridorera iritsi, eta ohiko bidetik gailurreraino igoko gara.

Gogorarazi nahi dugu Picos de Europako igoerek beti maila ona eskatzen dutela, bai fisikoki bai teknikoki. Ibilbideak oso tenteak izaten dira, eta teknikoki ere inoiz ez samurrak. Torre de Frierora igotzeko 1.200 metro igo beharko ditugu, eta ibilbidea oso teknikoa ez bada ere, azken zatian toki aereoak pasa beharko ditugu, eta II zailtasun maila duten kanalak ere bai.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  urriaren 6an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.