2015 Ekainak 6 eta 7 Balaitous Neoustximinitik
15728
post-template-default,single,single-post,postid-15728,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 Ekainak 6 eta 7 Balaitous Neoustximinitik

2015 Ekainak 6 eta 7 Balaitous Neoustximinitik


Balaitous (3.146 m) Neoustximinitik.

Arrastaka Mendizale Taldeak Pirinioetara irteera bat antolatu du ekainaren 6 eta 7rako, Balaitous mendia (3.146 m)Neoustximinitik igotzeko asmoz. Balaitous Pirinioetako lehen hirumilakoa da mendebaldetik hasita, eta mendi garaia izateaz gain, igotzeko ertz dotoreak ditu. Gailurretik ikuspegi dotoreak daude alde guztietara.

Balaiousera igotzeko aukera desberdinak daude, eta oraingo honetan Neoustximinitik igotzea erabaki dugu. Frantzia aldetik inguratuko gara, Ladormeur aterpetxearen ingurutik. Ibilbidea oso erakargarria, goi mendietan izan ohi direnen erakoa: glaziarrean eta elurtutako malda handietan gora egin beharko dugu, eta gailurrera tximini batetik igotzen da. Pioleta eta kranpoiak erabiltzen ohitua egon beharra dago, eta eskaladako oinarrizko ezagutzak izatea komeni da.

 

 

                                                               

 

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, ekainaren 2an, asteartean, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

 

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.