2015 Maiatzak 30 y 31 Arroila-jaitsiera Lezen eta Artazulen
15726
post-template-default,single,single-post,postid-15726,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 Maiatzak 30 y 31 Arroila-jaitsiera Lezen eta Artazulen

2015 Maiatzak 30 y 31 Arroila-jaitsiera Lezen eta Artazulen


Arroila-jaitsiera Lezen y Aratazulen.

Arrastaka Mendi Taldeak irteera bat antolatu du maiatzaren 30 eta 31rako Arabako eta Nafarroako arroila bana jaistera.Biak ala biak, Euskal Herrian ditugun altxorretako bi direla esan genezake bakoitza bere berezitasunekin.

Larunbatean, maiatzaren 30ean, Eginon (Araba) kokatzen den Leze arroila jaitsiko dugu. Arroila honi xarma gehien ematen dion ezaugarria, jaitsiera kobazulo barnean izatea da. Horrek, arroila jaitsierak berez izan ohi duen erakargarritasunari beste ukitu bat gehitzen dio, ibilbidea kanpoko argi naturalik gabeko ilunpean gauzatzen baita. Ur hotzarekin eta pasabide estuekin egingo dugu topo eta ur-jauziz ur-jauzi rappelak eginez izango da 107m-ko desnibela duen jaitsiera. Arroila honek ez dauka ihesbiderik eta bertan ibiltzeko beharrezkoa da teknikoki eta fisikoki gutxieneko prestakuntza bat izatea.

                                                               

Igandean berriz, maiatzaren 31an, Artazul edo Arteta bezala ere ezagutzen den arroilaren jaitsiera egingo dugu. Nafarroako Ollo bailaran kokatzen den arroila hau Europako politenetakoa dela diote. Jende ugari gerturatu ohi da Artetaren iturburuko ur-jauzia ikustera. Guk ordea, barrutik ikusiko dugu txoko ikusgarri hau eta arroilaren hasieran eta amaieran airean burutu beharreko bi rappel zoragarri jaisteko aukera izango dugu.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  maiatzaren 26an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean. 

 

OHARRA: Ekintza hau zailtasun-maila ertain/altukoa deritzogu, buruari zein egoera fisikoari dagokionez. Arroila-jaitsiera jarduera zoragarria da, baina arriskutsua ere bai; beraz, irteera honetan parte hartu nahi duten guztiek derrigorrez mendiko federatu txartela izan beharko dute.