2015 apirilak 25-26. Peña Karriara igoera (1.130 m) eta Vallegrullera igoera (1.226m).
15721
post-template-default,single,single-post,postid-15721,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 apirilak 25-26. Peña Karriara igoera (1.130 m) eta Vallegrullera igoera (1.226m).

2015 apirilak 25-26. Peña Karriara igoera (1.130 m) eta Vallegrullera igoera (1.226m).

 

Peña Karriara igoera (1.130 m) eta Vallegrullera igoera (1.226 m).

Arrastaka mendi taldea apirilaren 25ean eta 26an Araba, Bizkaia eta Burgosen arteko mugara joango da, bi ekintza zeharo desberdin egiteko asmoz: Eskalada eta bidezidorretako ibilaldi bat.

Larunbatean, hilaren 25ean, Karria (1.130 m.) haitzera igoko gara: Euskal Herri osoko mendirik zorrotzenetako bat da, Gobea mendiaren zerra berean kokatua, Burgosekiko mugan. Ez da mendizerra horretako gailurrik garaiena, baina itxura erakargarria eta bitxia ematen dioten horma tenteak ditu; Peña Karria kareharrizko ertz zorrotza eta bertikala da eta ezagunagoak diren beste mendi batzuen antzeko igoera eskaintzen du ezaugarriei dagokienez, Europako Mendietakoa esate baterako. Horren adibide da, gailurra egiteko biderik arruntenean, hegoaldekoan (Zailtasun Txikia), aurki dezakegun via ferrata, Euskadiko bakarra: tarterik arriskutsuenak gainditu ahal izateko kate bat dago jarria. Arroyo de San Zadornil herritik abiatuko gara. 

 

                                                               

Igandean berriz, Vallegrull mendira (1.226 m) igotzea izango da helburua. Vallegrull, Arabako Valderejo parke naturaleko gailurrik ezagunenetako bat izateaz gain, Anderejo mendilerroko punturik esanguratsuena da.  

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  apirilaren 21ean, asteartea, arratsaldeko 7,30ean, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria,www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.