2015 Ekaina 27 eta 28 Peña Sabocos, Peña Roya eta Peña Blanca. (2)
15730
post-template-default,single,single-post,postid-15730,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 Ekaina 27 eta 28 Peña Sabocos, Peña Roya eta Peña Blanca. (2)

2015 Ekaina 27 eta 28 Peña Sabocos, Peña Roya eta Peña Blanca. (2)


Peña Sabocos (2.757 m), Peña Roya (2.578 m) eta Peña Blanca (2.555 m).

Ekainaren 27 eta 28rako Arrastaka Mendizale Elkarteak  irteera bat antolatu du Tena haranera, Hoz de Jaca ingurura (Huesca). Pirinioen bihotzean kokaturik dago Tena harana, eta paisaia ikusgarria da, mendi eta aintzira dotorez osatua. Eskualde honetan hasten dira Pirinioetako lehenengo hiru milakoak.

Ekintza honetan Hoz de Jacatik abiatuko gara, eta egun bakarrean lotuko ditugu Peña Roya (2.578 m), Peña Blanca (2.555 m) eta Peña Sabocos (2.757 m) gailurrak, ibilbide zirkularra eginez. Gailur hauek Tendeñera mendizerran kokaturik daude, eta alderdi guztietarako ikuspegi zoragarria eskaintzen dute: inguru horretako mendi ezagun guztiak ikusteko aukera ematen dute. Ibilbideak berez ez du zailtasun tekniko nabarmenik, baina ertz batean pasa beharko da, eta gune harritsuak ere izango ditugu.

                                                               

 

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  ekainaren 23an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

 

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.