2013ko irailak 28,29: Collarada eta Canfrac
15501
post-template-default,single,single-post,postid-15501,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2013ko irailak 28,29: Collarada eta Canfrac

2013ko irailak 28,29: Collarada eta Canfrac

 

oporrak-13 7631. Zeharkaldia: Villanua – Collarada (2.866) – Ibón de Ip- Canfranc herria>

 

2. Zeharkaldia: Canfranc – Tortiellas–Riosetako zirkoa

Irailaren 28 eta 29rako Arrastaka Mendi Taldeak bi zeharkaldi antolatu ditu Jacetaniako lurretan.

Irailaren 28an, larunbatean, Villanuatik (Huesca) abiatu, Collarada igo (2.886 m.), eta Ibon de Ip-etik pasaz Canfranc herrira jaitsiko gara. Zeharkaldi gogorra da, 22 kilometro egin eta 2000 metro inguru igo behar direlako. Collarada menditik mendebaldeko Pirinioen ikuspegi zoragarria dago, eta Canal de Ip eta Lecherines mendiak ikusteko puntu paregabea da.

navidades-2012 056 navidades-2012 062

 

Irailaren 29an, igandean, beste zeharkaldi gogor bat dugu: Canfranc herritik abiatu, mendebaldeko Tortiella edo Lecherines baxua igo, eta Riosetako zirkora jaitsi.

oporrak-11 203Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, irailaren 24an, asteartean, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

 

oporrak-13 676

 

 

 

 

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.