20 Sep 2013ko irailak 28,29: Collarada eta Canfrac
1. Zeharkaldia: Villanua – Collarada (2.866) – Ibón de Ip- Canfranc herria>
2. Zeharkaldia: Canfranc – Tortiellas–Riosetako zirkoa
Irailaren 28 eta 29rako Arrastaka Mendi Taldeak bi zeharkaldi antolatu ditu Jacetaniako lurretan.
Irailaren 28an, larunbatean, Villanuatik (Huesca) abiatu, Collarada igo (2.886 m.), eta Ibon de Ip-etik pasaz Canfranc herrira jaitsiko gara. Zeharkaldi gogorra da, 22 kilometro egin eta 2000 metro inguru igo behar direlako. Collarada menditik mendebaldeko Pirinioen ikuspegi zoragarria dago, eta Canal de Ip eta Lecherines mendiak ikusteko puntu paregabea da.
Irailaren 29an, igandean, beste zeharkaldi gogor bat dugu: Canfranc herritik abiatu, mendebaldeko Tortiella edo Lecherines baxua igo, eta Riosetako zirkora jaitsi.
Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, irailaren 24an, asteartean, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.
Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.