SAN MILLAN eta SAN LORENZO 2022-02-12 eta 13
17962
post-template-default,single,single-post,postid-17962,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

SAN MILLAN eta SAN LORENZO 2022-02-12 eta 13

SAN MILLAN eta SAN LORENZO 2022-02-12 eta 13

Arrastaka Mendi Taldeak otsailaren 12 eta 13rako Demanda mendizerrara irteera bat antolatu du. Asmoa, San Millan eta San Lorenzo mendiak igotzea. Demanda mendizerrako bi gailur garrantzitsuenak dira, eta era berean, Burgosko eta Errioxako mendirik garaienak.

Larunbatean, otsailaren 12an, San Millan mendia (2.131 m) igoko dugu, inguruan beste tontor batzuk ere baditu. Mendiaren iparraldean jaiotzen da Urbion ibaia, glaziazioko zirko batean. Igoerarako, Santa Cruz del Valle Urbion herritik abiatuko gara, eta La Zarciako atseden gunetik pasaz, San Millan tontorrerantz joko dugu.

Igandean, otsailaren 13an, helburua San Lorenzo gailurra igotzea izango da, Demanda mendizerrako tontorrik garaiena.

Bi mendietako batek ere ez du betez zailtasun teknikorik urteko garai gehienetan, baina neguan, elurrarekin eta izotzarekin, kranpoiak eta pioleta erabili behar izaten dira, eta itxura alpinoagoa hartzen dute.

Irtera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  otsailaren 8an, asteartea, arratsaldeko 7,30ean, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, https://arrastaka.net , bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Arrastaka klubeko 2022ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.