2013ko ekainak 1,2 Pico Cotiella (2.912 m) eta Peña Montañesa (2.291 m).
15558
post-template-default,single,single-post,postid-15558,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2013ko ekainak 1,2 Pico Cotiella (2.912 m) eta Peña Montañesa (2.291 m).

2013ko ekainak 1,2 Pico Cotiella (2.912 m) eta Peña Montañesa (2.291 m).

Ekainak 1,2 Pico Cotiella eta Peña Montañesa

 

Ekaina 1-2

Pico Cotiella (2.912 m) eta Peña Montañesa (2.291 m).

Ekainaren 1 eta 2an Arrastaka Mendi Taldea Ainsa (Huesca) ingurura joango da, Cotiella mendiguneko bi tontor ikusgarri igotzera: Pico Cotiella (2.912 m) eta Peña Montañesa (2.291 m).

Ekainaren 1ean, larunbata, Pico Cotiella gailurrera igoko da. Cotiella mendiguneko tontorrik garaiena da. Beste batzuk bezain ezaguna izan ez arren, mendigune hori Pirinioetako handiena da hedaduraz. Ardatz nagusitik apur bat urrunago dago, eta horrela, Aragoiko Pirinioen ikuspegi zoragarria eskaintzen du, Collaradatik hasi eta Maladetaraino.

Saravillotik abiatuko gara, eta pistaz jarraituko dugu Santa Isabelera iritsi arte; handik irtengo gara gailurrerantz. Cotiella tontorra ez da 3.000 metrora iristen, eta horrek eragiten du hain ezaguna ez izatea. Hala ere, igoera interesgarria da, eta tontorretik ikuspegi ederra dago.

Ekainaren 2an, igandea, gure helburua Peña Montañesa izango da. Ainsatik pasatzen garenean ikusten dugun kareharrizko mendia da. Hegoaldetik igoko dugu: politagoa da, eta errazagoa. Faixa del Toro dotoretik pasako gara, eta gailurretik berriro ere ikuspegi ederra izango dugu.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, maiatzaren 28an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.