2013 apirilak 27,28 Peña Karriara eta Nerbioi ibaiaren jaiotza
15554
post-template-default,single,single-post,postid-15554,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2013 apirilak 27,28 Peña Karriara eta Nerbioi ibaiaren jaiotza

2013 apirilak 27,28 Peña Karriara eta Nerbioi ibaiaren jaiotza

Apirilak 27, 28 Peña karriara eta Nerbioi ibaiaren jaiotza

 

 

6

Apirilak 27 eta 28

Peña Karriara igoera (1.130 m) eta Nerbioi ibaiaren jaiotz

Arrastaka mendi taldea apirilaren 27 eta 28an Araba, Bizkaia eta Burgosen arteko mugara joango da, bi ekintza zeharo desberdin egiteko asmoz: Peña Karria mendi zorrotz eta dotorera igoera, eta bidezidorretako ibilaldi bat.

4          
           
           
           
           
           
           

Larunbatean, hilaren 27an, Peña Karria (1.130 m.) mendira igoko gara: Euskal Herri osoko mendirik zorrotzenetako bat da, Gobea mendiaren zerra berean kokatua, Burgosekiko mugan. Ez da mendizerra horretako gailurrik garaiena, baina horma zutiak ditu, eta itxura dotorea, erakargarria; gailurrik garaiena Recuenco da (1.240 m.), baina itxura apalagoa du honek, arruntagoa. Peña Karria kareharrizko ertz zorrotza da, eta izen handiagoa duten beste mendi batzuen antzeko igoera eskaintzen du, Picos de Europakoen antzekoa. Gailurra egiteko biderik arruntenean, hegoaldekoan (Zailtasun Txikia), via ferrata bat dago, Euskadiko bakarra: tarterik arriskutsuenak gainditu ahal izateko kate bat dago jarria. Arroyo de San Zadornil herritik abiatuko gara.

1

 

 

 

 

 

5

 

 

 

 

 

Igandean berriz, apirilaren 28an, ibilbide biribil bat egingo dugu Delikako arroilan (Urduña), 17,5 kilometrokoa, eta Nerbioi ibairen begiratokitik 222 metroko ur-jauzia ikusi ahal izango dugu.

 

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, apirilaren 23an, asteartea, arratsaldeko 7,30ean, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.