Jardunaldi Teknikoak 2022-01-15 eta 16an.
17940
post-template-default,single,single-post,postid-17940,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Jardunaldi Teknikoak 2022-01-15 eta 16an.

Jardunaldi Teknikoak 2022-01-15 eta 16an.

Gabonetako oporren ondoren, abian da Arrastaka Mendi Taldearen jardueren egutegia. Goi-mendian ibiltzeko hastapen ikastaroarekin emango dio aurten hasiera. Batetik, urtarrilaren 12 eta 13an atal teoriko/praktikoa izango da Ehunmilak-Arrastakaren lokalean arratsaldeko 19:00etan eta bestetik, urtarrilaren 15 eta 16an atal praktikoa landuko da Pirinioetan.

Saio teoriko/praktikoan (urtarrilaren 12 eta 13an) jardunaldien aurkezpena egingo da, erabili beharreko tresna ezberdinak ezagutuko (kranpoiak, pioleta, botak, arnesak, mosketoiak, sokak, etab) eta goi mendiko oinarrizko segurtasun neurriak ere ikusiko ditugu.

Saio praktikoan, urtarrilaren 15-16an, pioletaren eta kranpoien erabilera landuko ditugu, malda elurtuetan eroriz gero nola gelditu, ainguraketak nola egin eta elurretan nahiz izotzetan nola aseguratu.

Jardunaldi hau Arrastakarekin irteerak egin ohi dituztenei zuzenduta dago gehienbat, elkarteak neguan egiten dituen irteeretan beharrezkoak diren ezagutzak jasotzeko, baina era honetako ezagutzak izan nahi dituen eta goi-mendia deritzon  jarduera polit honetan hasi nahi duen beste edonorentzat ere irekia da.

Jarduera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturriotz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  urtarrilaren 11ean, asteartea, arratsaldeko 7,30ean, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, https://arrastaka.net , bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Arrastaka klubeko 2022ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.