Hegoaldeko Besiberrira igoera (3.030m) eta Poi d´Unha ferrata
17002
post-template-default,single,single-post,postid-17002,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Hegoaldeko Besiberrira igoera (3.030m) eta Poi d´Unha ferrata

Hegoaldeko Besiberrira igoera (3.030m) eta Poi d´Unha ferrata

Arrastaka Mendi Taldea “San Joseko zubian” Vall d’Aran eta bere inguruetara joango da. Helburua bi ekintza ezberdin gauzatzea da. Alde batetik, Hegoaldeko Besiberrira igoko gara; bestetik Poi d’Unha ferrata egingo dugu.

Hegoaldeko Besiberri Aigüestortes-ko Parke Nazionalean dago. Igoera Besiberri haranetik egingo dugu. Estany de Besiberrin dagoen aterpe librean egingo dugu gaua hurrengo egunean tontorrera igotzeko. Aterpe hau ingurune oso politean dago kokatuta eta ikusmira zoragarriak ditu.

Poi d’Unha ferrata penintsulako ferratarik luzeenetako bat da, 800 metroko ibilbidearekin eta 500 metro inguruko desnibelarekin. Hiru zatitan dago banatuta. Lehena hastapen mailarako oso egokia da. Bigarrena eta hirugarrena zailagoak dira, airetikoagoak diren zatiak eta zerurantza garamatzala dirudien horman gora doan eskilara helikoidal bat aurkituko ditugu besteak beste.

Neguko ekintzak direla gogorarazi nahi dugu eta beraz, ohituta egon behar dela kranpoiak edo pioleta bezalako erremintak erabiltzera eta baita ferratetan nolabaiteko erraztasunez moldatzera ere.

Interesa dutenak Iturriotz kaleko (Urbieta Etxearen parean) Ehunmilak-Arrastakaren lokalean egingo den bilerara azaldu behaarko dute martxoaren 12an arratseko 7,30ean irteerako xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako gure webgunea www.arrastaka.net bisitatu edo honako telefono zenbakira deitu dezakezue bilerako egun eta ordu berean:  646 855 620.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.