ehunmilak 2013
15563
post-template-default,single,single-post,postid-15563,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

ehunmilak 2013

ehunmilak 2013

Uztailak: 12, 13, 14 ehunmilak 2013

 

ehunmilak-12 13 14 y 15-07-12 019    

Uztailak 12-13-14

Ehunmilak 2013

2013eko uztailaren 12, 13 eta 14ean Ehunmilak mendi lasterketaren laugarren edizioa egingo da Beasainen. Lasterketa horrek 168 kilometro ditu eta Arrastaka Mendi Taldeak antolatzen du.

Lasterketa honi Beasaingo Udaletxean emango zaio hasiera uztailaren 12an, arratsaldeko 18:00etan eta Gipuzkoa barnealdeko leku ederrenenetatik igaroko da, tartean, Aralar eta Aizkorriko parke naturalak. Era berean, inguruko gailurrik garaienak ere igoko ditu: Goierriko eskualdean, Txindoki (1.346), Ganbo (1.402) eta Aizkorri (1.528); Urola-Kostan, Erlo (1.026); Urola-Garaian Izaspi (967); eta Tolosaldean Hernio (1.075).

ehunmilak-12 13 14 y 15-07-12 025                 ehunmilak 15 16 y 17-07-11 248

Proba horrek badu berezitasun bat, izan ere, 168 kilometro dituen lasterketa hau Europan egingo den luzeena eta metatutako desnibel positibo handiena duena izango da. Ibilbide oso gogorra izango da zalantzarik gabe. Parte hartzaileek korrika edo oinez egiteko gutxienez 22 ordu eta gehienez 48 ordu bitarte izango dituzte.

      14 50

 

Arrastaka Mendi Taldearen izenean laguntza eske jotzen dugu zuengana. Hain zuzen ere, ehunmilakeko laugarren edizio honetan boluntario bezala parte har dezazuen eskatu nahi dizuegu.

Dakizuenez, gure taldeak antolaketan zeregin garrantzitsua dauka. Ehunmilakeko laugarren edizio honetan ere Arrastaka Mendi Taldeak bere gain hartu du ibilbidearen zati bat markatzea. Horretaz gain, dena ondo joan dadin lagunduko dugu eta parte-hartzaileei lagunduko diegu ahal dugun heinean. Partaideak igaro ondoren, dena jasotzeaz arduratuko gara mendia gu joan aurretik zegoen moduan uzteko. Aipatutako lan horiek guztiak, Larraiztik hasi eta Uarrainako bidean egingo ditugu, tartean Txindoki, Ganbo-txiki eta Ganbotik pasatuz

39 50      

Ehunmilak kalitatezko proba bat izatea nahi izan dugu hasiera-hasieratik, bai kirol mailari dagokionez, bai jende-giroari dagokionez, eta baita antolaketari dagokionez ere. Hori guztia aurrera eramateko, ezinbestekoa dugu zuen guztion laguntza probak irauten duen egunetan. Abentura horrek aurrera jarraitu dezan boluntarioak behar ditugu. Ezin dizuegu gauza handirik eskaini, baina ziur egon esperientzia berezi bat bizitzeko aukera izango duzuela. Ohiko esperientzietatik oso ezberdina izango da, eta bereziki, gogoan hartuko duzue korrikalari eta boluntarioen artean sortuko den laguntasuna eta harreman estua