Cebollera (2.141m) 2024-04-20 eta 21ean
18501
post-template-default,single,single-post,postid-18501,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,no_animation_on_touch,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Cebollera (2.141m) 2024-04-20 eta 21ean

Cebollera (2.141m) 2024-04-20 eta 21ean

Arrastaka Mendi Taldea Errioxara joango da apirilaren 20an eta 21ean Cebollera eta Castejón mendilerroen Parke Naturalean ibiltzeko.

Larunbatean, hilak 20, Cebollera mendilerroko gailurrik garaienak ezagutzeko ibilbide zirkularra egingo dugu. Cebollera mendilerroa Errioxa eta Soriaren arteko mugan dago. La Mesa (mendirik garaiena) eta Cebollera (mendirik ezagunena) tontorretara igoko gara. Abiapuuntua eta helmuga Lomos de Orio baseliza izango da. Bertako gailurretatik Parkearen eta bere ingurunearen ikuspegi zoragarriak dastatu ahal izango ditugu.

Igandean, hilak 21, Cabezo del Santo (1.850m) igoz beste ibilbide zirkular bat egingo dugu Brieva de Camerosetik abiatuta (Castejón mendilerroa). Brieva errekarekiko eskuinaldean paralelo doan bidea hartuko dugu, Cabezo del Santo igo eta itzulera Morcarizas arroila estutik egingo dugu.

Irteera honetan parte hartzeko interesa dutenak Iturriotz kaleko Ehunmilak-Arrastakaren lokalean hilaren 16an, asteartea, arratsaldeko 7:00etan egingo den bilerara etorri beharko dira irteerako xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako gure webgunea bisita dezakezue www.arrastaka.net, edo honako telefono zenbakira deitu bileraren egun eta ordu berean: 646 855 620.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Arrastaka klubeko 2024ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.