Aspe (2.645 m) eta Llana del Bozo (2.566 m) mendiak. 2022-03-12 eta 13an
17987
post-template-default,single,single-post,postid-17987,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001,elementor-page elementor-page-17987
 

Aspe (2.645 m) eta Llana del Bozo (2.566 m) mendiak. 2022-03-12 eta 13an

Aspe (2.645 m) eta Llana del Bozo (2.566 m) mendiak. 2022-03-12 eta 13an

Martxoaren 12 eta 13an Aspe mendiaren ingurura (Huesca) joango da Arrastaka Mendi Taldea, Aisa haran polita ezagutzeko, eta bertako bi gailur nagusiak igotzeko: Aspe edo Pico de la Garganta de Aisa (2.645 m), eta Llana edo Llena del Bozo (2.566 m).

Larunbatean, martxoaren 12an, Aspe gailurrera (2.645 m) igoko gara: mendebaldeko Pirinioetako mendi ikusgarrienetako bat da, eta dotore agertzen da, bai Candanchu eta Astun haranetik begiratuta, eta baita Frantziako Aspe haranetik ere. Gailurretik alderdi guztietara ikuspegi zoragarria dago. Hegoaldetik igoko gara, Aisako haranetik, abiapuntu bezala Aisako aterpetxea hartuta.

Igandean gure helburua Llena del Bozo mendia (2.566 m) izango da. Aisa haraneko ‘hirukotetik’ mendebaldekoena da, eta Aspe eta Bisaurin handien artean dago. Mendi dotorea da, eta inguru guztirako ikuspegi ederra du gailurretik.

Irtera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  martxoaren 8an, asteartea, arratsaldeko 7,30ean, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, https://arrastaka.net , bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Arrastaka klubeko 2022ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.