Ardiden (2.988m) eta Viscos (2.141m) mendietara igoerak – Frantziar Pirinioa. 2020 Martxoa “San Joseko zubian”. Irteera bertan behera.
17594
post-template-default,single,single-post,postid-17594,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Ardiden (2.988m) eta Viscos (2.141m) mendietara igoerak – Frantziar Pirinioa. 2020 Martxoa “San Joseko zubian”. Irteera bertan behera.

Ardiden (2.988m) eta Viscos (2.141m) mendietara igoerak – Frantziar Pirinioa. 2020 Martxoa “San Joseko zubian”. Irteera bertan behera.

Irteera bertan behera.

COVID19 pandemiaren bilakaera dela eta, eta osasun-agintariek esaten dizkiguten prebentzio-neurriekiko zuhurtasunagatik, bertan behera utzi behar dugu “San Joseko zubirako” programatuta genuen jarduera.
Barkatu eragozpenak.
———————————————————————————————–

Arrastaka Mendi Taldeko kideak frantziar Piriniora joango gara “San Joseko zubian”. Helburua horren ezagunak ez diren baina xarma berezia duten bi gailur igotzea da.

Ardiden mendia (2.988m) Gavarnie-ko bailaratik bi mila metro gorago nagusitzen den gailurretako bat. Igoera, Lutour bailaran dagoen La Fruitiere-eko aparkalekutik egingo dugu, Pirinio garaietako bailararik basatienetako batetik hain zuzen. Russell deituriko aterpe librean egingo dugu lo hurrengo egunean tontorrera igotzeko. Igoeran aurkituko dugun  ingurunea, ingurune alpinoa da eta gogoan izan behar da neguan gaudela eta ondorioz, mendian negu giroarekin zailtasuna oso aldakorra izan daitekeela elurraren egoeraren arabera. Jaitsiera ipar isurialdetik egingo dugu (Luz Ardiden aldera).

Viscos (2.141m) berriz, altura xumeko mendia da baina ziur noizbait Luz Saint Sauveur-en izan denari arreta piztu izan diola mendi honen piramide itxura ikusgarriak. Igoera, batik bat azken zatian, arretaz ibiltzekoa da. Tontorra berriz, begiratoki zoragarria da.

Jarduerak negukoak direla gogorarazten dugu eta beraz, ohituta egon behar dela kranpoien eta pioletaren erabilerarekin.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  Martxoaren 17an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net , bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.