Moncayo mendira 2.315m igoera. 2020 Otsaila 8 eta 9.
17585
post-template-default,single,single-post,postid-17585,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Moncayo mendira 2.315m igoera. 2020 Otsaila 8 eta 9.

Moncayo mendira 2.315m igoera. 2020 Otsaila 8 eta 9.

Arrastaka Mendi Taldeak, otsailaren 8 eta 9an, Moncayo mendira (2.315 m) igotzeko irteera bat antolatu du.

Moncayo edo San Miguel Iberiar Sisteman dagoen mendia da eta Zaragoza eta Soria probintzien artean kokatzen da. 2.315 metrorekin Iberiar Sistemako mendirik garaiena da eta bere isla urrutitik ikus daiteke. Mendi hau oso ezaguna da eta askotan aipatzen da Aragoiko kliman, eta bereziki Zaragozakoan, duen eraginagatik.

Lainorik gabeko egunetan Moncayoren tontorra aparteko behatokia izaten da, bertatik Pirinioak, Urbiongo mendiak eta Erdiko Mendigunea ere ikus baitaitezke.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  otsailaren 4an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net , bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.