Culfreda (3.034 m) eta Lustou (3.024 m) mendietara igoerak
17388
post-template-default,single,single-post,postid-17388,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Culfreda (3.034 m) eta Lustou (3.024 m) mendietara igoerak

Culfreda (3.034 m) eta Lustou (3.024 m) mendietara igoerak

“Udazkena ere garai ezin hobea da pirineoetako esperientziak metatzeko. Baso eta zelaietako tonu beroek ukitu berezia eskaintzen dute”.

Arrastaka Mendi Taldea, urriaren 5 eta 6ko asteburuan, Riomajou bailara frantsesak eta Chistauko La Pez bailarak (Huesca) mugatzen duten banalerrora joango da bertako gailurrik garrantzitsuenetako bi igotzera; Culfreda gailurra (frantsesek Batoua izenez ezagutzen dutena) eta Lustou gailurra. Riomajouko bailara frantsesetik igoko gara, izeidi ugariz, urjauziz eta arroilaz apainduriko bailara zoragarritik hain zuzen. 

Larunbatean, 5ean, Culfreda edo Batoua gailurra igoko dugu, hiru tontorrez osatua. Hirumilakorik ezezagun eta ahaztuenetakoa da eta horixe da igotzeko egin dugun hautuaren zergatietako bat, ingurune ikusgarri eta basati batean ohiko igoeretatik aldentzeagatik besteak beste…

Igandean berriz, Lustou gailurra igotzea izango dugu helburu, lurralde frantsesean. Gailurreko ikuspegia lehen mailakoa da, ardatz nagusitik banatuta egoteak Pirinioetako mendilerro ugari ikusteko aukera eskaintzen baitu.

Irteera honetan parte hartzeko inetresa dutenak Ehunilak-Arrastakaren lokalean, Iturriotz kalean (Urbieta Etxearen parean) egingo den bilerara etorri beharko dute urriaren 1ean, asteartea, arratsaldeko 7,30ean, irteerako xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehaigorako gure webgunea bisita dezakezue www.arrastaka.net, edota telefono zenbaki honetara deitu egun eta ordu berean: 646 855 620

Oharra: Iretera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.