2015 Apirilak 8etatik 12ra. Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak.
15751
post-template-default,single,single-post,postid-15751,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 Apirilak 8etatik 12ra. Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak.

2015 Apirilak 8etatik 12ra. Eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak.

   

Eskaladarako oinarriak lantzeko jardinaldi teknikoak.

Apirilaren 8tik 12ra eskaladarako oinarriak lantzeko jardunaldi teknikoak burutu ditugu. 8an eta 9an, Arrastakaren lokalean bertan, jardunaldi teorikoak burutu genituen eta asteburuan Eginoko eskalada eskolan (Araba), ikasitakoak praktikan jartzeko parada izan dugu.

Bi eguneko iraupena izan zuten jardunaldi teorikoetan, eskaladan erabiltzen diren tresna ezberdinak ikusi genituen lehendabizi. Gaur egun, tresna eta materialetan dagoen aukera oso zabala da eta ezinezkoa da guztiak ezagutaraztea baina oinarrizko tresnak eta euren erabilera ezagutzea ezinbestekoa da segurtasuna bermatzeko. Behin tresnak ezagutu ondoren, oinarrizko praktiketan tresna horiek nola erabili ikusi genuen, hala nola: arnesa nola jarri, soka norberaren arnesera nola lotu, lehenbizi doanak espresak nola ezarri eta soka nola pasa behar duen, bigarrenak lehenbizi doana nola aseguratu behar duen edota bilerara iristean zer egin behar dugun. Guztiok izan genuen bikoteka jarrita materialarekin probak egiteko aukera.

 

 

Arlo guztietan bezala, kirol bakoitzak ere bere hiztegi teknikoa izan ohi du eta azalpenak ematearekin batera, eskaladan erabiltzen diren hitzak eta euren esanahiak ere ezagutuz joan ginen. Honekin batera, komunikazioak duen garrantzia ere azpimarratu zen. Eskaladan oso garrantzitsua da elkarri lotuta dudenen arteko komunikazioa, adi egon behar da beti eta une bakoitzeko beharrak elkarri argi ulertzea ezinbestekoa da.

Lehen nozio horiek argi genituela ikusi ondoren, kordadan luze bat baino gehiago egin nahi diren kasuetan bilerak nola muntatu ere ikusteko astia izan genuen, baita bertatik gure kordada kidea nola aseguratu ere.

Gainera, ariketa bakoitzean gauza bera egiteko hainbat modu ezberdin ikasi eta praktikatzeko aukera ere izan genuen.

Ikasitakoa praktikan jarri ezean ahaztu egiten da ordea eta horretarako abagune aproposa izan dugu asteburuan eguraldia lagun. Era eta zailtasun askotako hainbat bide ekipatu dituen eskola aproposa da Eginokoa eta hori gutxi balitz, paisaia ere zoragarria da. Luze bakarreko hainbat bidetan nahiz hainbat luzez osatutakoetan ibili gara, beraz, denetik praktikatu ahal izan dugu. 

 

 

 

                                  Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu.