2015 Martxoak 7-8. Donibane Garazi- Pagaltzeta (GR-10) zeharkaldia
15747
post-template-default,single,single-post,postid-15747,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 Martxoak 7-8. Donibane Garazi- Pagaltzeta (GR-10) zeharkaldia

2015 Martxoak 7-8. Donibane Garazi- Pagaltzeta (GR-10) zeharkaldia

   

Donibane Garazi – Pagaltzeta (GR-10) zeharkaldia.

Pasa den asteburu honetan, Pirinioak aldenik alde iparraldetik zeharkatzen dituen GR10 ibilbideko bi etapa egin ditugu. Baigorritik Donibane Garazirakoa larunbatean eta Donibane Garazitik Pagaltzetarakoa (Kaskoleta) igandean.

Biharamunean ere, goizean goizetik esnatu gintuen eguzkiak. Mendiguren gaztelua edo Donibane Garaziko zitadela bezala ezagutzen den gotorlekuaren harresiaren albotik heldu genion GR-aren bideari. Pista zabal batean zehar, luze gabe iritsi ginen Zaro herrixkara. Pistari jarraiki, Urtxipia errekastoa zeharkatu ondoren pixkana altuera irabaziz joan ginen Gatarre edo Handiagaren gailurrera arte (761m). Kea zerien mendiak ikusten genituen bide osoan zehar, izan ere, sasoi honetan belarrak erretzen dituzte gero indartuta hazi dadin. 

 

Gailur honetatik, haran zokoan ikusten genuen Ezterenzubi herrira jaitsi ginen zuzenean. Beherobia erreka ederrak zeharkatzen duen herri txiki eta lasaia da Ezterenzubi. Hemendik, berriz ere gora egin beharrean geunden Pagaltzetara iristeko. Asfaltatutako pista tente batean gora 5 bat kilometroan ibili behar da gain honetara iristeko. Behin garaiera irabazita ordea, zelai oso berdez inguratutako gain polit batean zehar doa bidea Kaskoletako aterpetxera iritsi arte.

 

 

                                  Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu