2015 Martxoak 7-8. Baigorri-Donibane Garazi (GR-10) zeharkaldia
15746
post-template-default,single,single-post,postid-15746,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2015 Martxoak 7-8. Baigorri-Donibane Garazi (GR-10) zeharkaldia

2015 Martxoak 7-8. Baigorri-Donibane Garazi (GR-10) zeharkaldia

   

Baigorri – Donibane Garazi (GR-10) zeharkaldia.

Pasa den asteburu honetan, Pirinioak aldenik alde iparraldetik zeharkatzen dituen GR10 ibilbideko bi etapa egin ditugu. Baigorritik Donibane Garazirakoa larunbatean eta Donibane Garazitik Pagaltzetarakoa (Kaskoleta) igandean.

Aurreko asteetako euriteen ondoren gogotsu hartu genuen astebururako iragarpen hutsean gelditu ez zen eguzkia. Goizean goizetik goxo esnatu gintuen Baigorrin. Gorantz zihoan heinean Behe Nafarroan horren esanguratsuak diren lurraren kolore gorrizta eta belardien berdeak indarra hartzen hasi ziren.

 

Ibilaldia, Baigorrin Izpegi aldetik sartuta, herrian aurrera eginez, zubia gurutzatu aurretik eskuinera gelditzen den bide zabal batean hasi genuen, GR-aren marka zuri-gorriei jarraiki. Aldapa tentetzen hasi bezain laster ahaztu genituen goizeko freskurak eta eguzkia lagun berehala hasi ginen berotzen Oilarandoira bidean. Tontor honetara igotzeko aukera bat baino gehiago daude baina guk biderik zuzen eta tenteenari heltzea erabaki genuen. Baso atsegin batean gora Oilarandoiko etxolako langa igaroz tontorrerako azken metroei ekin genien. Berehala begiztatu genuen tontorrean bertan dagoen ermita. 935m-ko garaieran ikusmira zoragarria eskaini zigun mendixka honek 360ºtan. Euskal Pirinio elurtuetatik hasi eta Auza ta Iparlaz gain, Aiako Harriak, Larrun eta Jara ere bistan genituen. Beheko haranetan berriz, goizeko gure abiapuntua, Baigorri eta baita Donibane Garazi ere.

Mokadutxo bat egin eta aurrera jarraitu genuen, Urdantziako leporaino (869m). Hemendik Munhoako tontorra zapaltzeko azken maldari ekin genion. 1024m-ko gain honek Oilarandoikoaren antzeko ikuspegia eskaini zigun berriz ere.

Hemendik aurrerakoa jada maldan behera izan zen. Lasa herrixkatik igaroz, baserri eta etxaldeen artean zihoan bidean zehar Uharte Garazi aldetik Donibane Garazira iritsi ginen azkenean. 

 

 

 

                                  Argazki guztiak hemen aurkituko dituzu