2014 8-9 Petrechema, Sobarcal, Mallo de Acherito eta Txamantxoia
15682
post-template-default,single,single-post,postid-15682,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2014 8-9 Petrechema, Sobarcal, Mallo de Acherito eta Txamantxoia

2014 8-9 Petrechema, Sobarcal, Mallo de Acherito eta Txamantxoia


Petrechema (2.371 m), Sobarcal (2.257 m), Mallo de Acherito (2.358 m) eta Txamantxoia (1.945 m).
Arrastaka mendi taldeak Mendebaldeko Pirinioetara irteera bat antolatu du azaroaren 8 eta 9rako. Zuriza eta Linzako haranak hartuko ditugu abiapuntu modura. Oso urrunera joan beharrik gabe, inguru honek beti igoera politak egiteko aukera eskaintzen du.
 
Larunbatean, azaroaren 8an, Linzako aterpetxetik abiatu, eta Petretxemara (2.371 m) joango gara, ohiko bidetik. Ansabereko orratzak bertatik bertara ikusteko aukera izango dugu. Handik Petretxemako lepora jaitsi, eta Sobarcal(2.257 m) mendirako igoerari ekingo diogu. Eta handik jaitsi ondoren, eguneko hirugarren gailurrera joko dugu, Mallo de Acheritora (2.358 m). Tontor guztietatik ikuspegi dotoreak daude, eta mendebaldeko Pirinioak ikusteko toki paregabeak dira.
 
Igandean,  azaroaren 9an, Txamantxoiara igoko gara. Belaguatik begiratuta, Txamantxoia bizkar luze gozo bat da; baina Zuriza-Linza aldetik begiratuta, piramide dotore baten itxura du. Azken alde honetatik igoko gara gu.
 

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, azaroaren 4an, asteartean, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.