2014 11-12 Urria Grand Billare eta Hiru Erregeen Mahaia Lescunetik
15666
post-template-default,single,single-post,postid-15666,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2014 11-12 Urria Grand Billare eta Hiru Erregeen Mahaia Lescunetik

2014 11-12 Urria Grand Billare eta Hiru Erregeen Mahaia Lescunetik

Grand Billare (2.315 m) eta Hiru Erregeen Mahaia (2.444 m) Lescunetik.

Grand Billare (2.315 m) eta Hiru Erregeen Mahaia (2.444 m) Lescunetik.
 
Arrastaka Mendi Taldeak urriaren 11 eta 12rako irteera bat antolatu du Lescun (Frantzia) aldera. Lescun herria eta bailara toki zoragarria dira, mendiz inguratutako haran polit bat. Gainera, mendizaleentzat aukera ugari eskaintzen ditu. Aste bukaera horretan bi mendi igoko ditugu: Grand Billare eta Hiru Erregeen Mahaia.

Larunbatean, urriaren 11n, Grand Billare (2.315 m) mendira igoko gara. Mendi hau da Lescuneko bailarako mendi nagusia: haranetik begiratu eta ia mila metroko hormak ikusten dira, haran berdea zainduko balute bezala, inguru zoragarria osatuz. Mendi honek egitura konplexua du, tontor txiki ugariz osatua dago. Igoerak ez du zailtasun tekniko nabarmenik, baina kontuz ibiltzea ezinbestekoa da, eta fisikoki ere eskatzen du. Gainetik ikuspegia paregabea da.

Igandean, urriaren 12an, Hiru Erregeen Mahaia (2.444 m) mendia igoko dugu, baina iparreko aldetik. Gailur hau oso ezaguna da euskal mendizaleontzat, baina aste bukaera horretan egingo dugun bidea ez da ohikoa guretzat, eta ibilbide berri bat ezagutzeko aukera emango digu.
 
Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, urriaren 7an, asteartean, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria,www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.