2014 27-28 Costalera-Joar eta BTT Izkiko Natur Parkean (Araba)
15664
post-template-default,single,single-post,postid-15664,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2014 27-28 Costalera-Joar eta BTT Izkiko Natur Parkean (Araba)

2014 27-28 Costalera-Joar eta BTT Izkiko Natur Parkean (Araba)

Costalera – Joar eta BTT Izkiko Natur Parkean (Araba)

 
Costalera – Joar eta BTT Izkiko Natur Parkean
 
Arrastaka Mendi Taldeak irailaren 27 eta 28rako irteera bat antolatu du. Arrastaka Mendi Taldea egutegi zabala egiten saiatzen da, eta oraingo honetan bi ekintza desberdin izango ditugu aste bukaeran: mendi ibilaldi erakargarria eta mendiko bizikleta.
 
Larunbatean, irailaren 27an, Kodes mendizerrara hurbilduko gara: mendi horrek banatzen ditu Arabar Errioxa eta Arabako gainerako lurrak. Kanpezu herritik abiatuta, ibilbide zirkularra egingo dugu, Costalera (1.233 m) etaJoar (1.417 m)mendiakigoz. Gainik gain joango gara, eta ikuspegia zoragarria da.
 
Irailaren 28an, igandean, mendia eta mendiko bizikleta gustuko ditugunok, Izki Natur Parkean ibilbide batzuk egingo ditugu. Izkiko Natur Parkeak 9.143 hektarea ditu, 700 eta 800 metro arteko altueran. Arabaren ekialdean dago kokatua; iparraldean Gasteizko mendiak ditu, eta hegoaldera Kantauri mendizerra.
 
Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, irailaren 23an, asteartean, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.
 
Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.