2014 20-21 Irailak GARMO NEGRO eta BACIAS (2)
15662
post-template-default,single,single-post,postid-15662,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2014 20-21 Irailak GARMO NEGRO eta BACIAS (2)

2014 20-21 Irailak GARMO NEGRO eta BACIAS (2)

Garmo Negro inguruko 5 hiru milakok eta Bacías gailurra.

Irailaren 20 eta 21erako Arrastaka Mendizale Elkarteak  irteera bat antolatu du Tena haranera, Panticosa ingurura (Huesca), eta bi ekintza erakargarri izango dira.

Garmo Negro inguruko 5 hiru milakok eta Bacías gailurra.

Irailaren 20 eta 21erako Arrastaka Mendizale Elkarteak  irteera bat antolatu du Tena haranera, Panticosa ingurura (Huesca), eta bi ekintza erakargarri izango dira: GarmoNegro inguruko 5 hiru milakoak lotzea, eta Bacias gailurrera igotzea. Pirinioaren bihotzean daude mendiok, eta ingurua ikusgarria da, mendi eta aintzira dotorez osatua.

Larunbatean, irailaren 20an, hiru milako 5 gailur pasako ditugu: GarmoNegro (3051 m) – Algas I (3032 m) – Algas (3036 m) – Algas HM (3002 m) – Argualas (3046 m). Panticosako bainuetxetik abiatu eta lehenengo GarmoNegro mendira igoko gara. Aldapa handia da, baina teknikoki ez du zailtasunik. Ondoren, oso gutxi jaitsita, Algas eta Argualaseko gailurrak lotuko ditugu; goi mendiko gunea izanik, horrelakoetara apur bat ohituta egotea komeni da.

Igandean, irailaren 21ean, Bacias gailurra igoko dugu, 2.760 metrokoa. Garaieraz ez da bezperakoak adinakoa, baina bere kokapenagatik, inguruan dituen gainerako mendi eta aintzirengatik, ikuspegi zoragarria eskaintzen du.

Nolanahi ere, gogoan izan behar da Pirinioetan hiru milakoetara gerturatzen garenean, igoerak nahiko gogorrak egiten direla, bai fisikoki, eta baita goi mendietako ezaugarriak dituen ingurunea delako.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  irailaren 16an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www. arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea