18 Jun 2013ko Ekainak 16 Anbotora (1.331 m) Alluitz ertzetik
Igandeko ibilaldirako Urkiolara joan ginen gaua pasatzera, San Antonio jaiak zirela eta ibilaldia amaitzeko leku aproposa zela iritzi baikenion.
Aurreikuspenek zioten bezala, egun urdin eta eguzkitsua argitu zen igandean. Goizean goizetik jende mugimendu handia nabari zen aparkalekuan, bistakoa zen jendearen mendi-gogoa aspaldiko partez halako eguraldia aterata. Janari eta artisau-postuen muntaketa ere goizean goizetik hasi zen, ezin egokiago suertatu zitzaigun gosaritarako erroskilako erosteko.

Indarrak berrituta ekin genion gailurreriari. Alluiztik abiatuta beheranzko hasiera dauka gailurreriak infernuko zubiraino. Pausu hau eroso igaro daiteke beherago jaitsi gabe haitzean eskuak eta oinak non jarri arreta pixka bat jarriz gero. Hala ere, aukeran lasaiago igaro nahi dutenentzat bada bidezidor moduko bat pare bat metro beherago. Hemendik aurrerako guztia gora eta behera da, haitz artean nahiz belarretan baina zorua lehor badago ez dauka arrisku esanguratsurik, haitzak ongi eusten baitu.
Santa Barbarako lepora iritsi arte honako tontorrak igaro genituen hurrenez hurren: Larrano Urkulu (1.016 m) – Zorrotza (1.017 m) – Gaintza (1.014 m) eta Larrano (980 m). Bideko zatirik handiena eginda geneukan arren, oraindik azken igoera falta zen Anbotoraino eta egia esan espero baino luzeagoa egin zitzaigun denoi. Kurutzetako gainera (1214m) igo eta oraindik urrun ikusten genuen Anbotoko gaina, oraindik Elgoin (1245m) eta Saitze (1242m) igarotzea falta zen. Aurrera eginda ordea, ohartzerako tontorrean ginen. Kantinplorak hustu eta bixi-bixi jaitsi ginen ohiko bidetik pol-polgo uretan freskatzeko irrikitan. Urkiolara itzuli ginenerako festa-arrasto gutxi gelditzen bazen ere, merezitako afari-merienda egin genuen.