15 Mar 2013 Martxoak 23, 24 GR10: Hendaia – Ainhoa
Martxoak 23, 24 GR10 Hendaia – Ainhoa
Martxoak 23 eta 24
Iparraldean, Hendaia-Oleta eta Oleta-Ainhoa zeharkaldiak.
Martxoaren 23 eta 24an Arrastaka Mendi Taldeak GR10 ibilbideko (Frantziako Pirinioetako GR-a) bi zati egingo ditu, Iparraldeko lurretan. GR10 ibilbideak Pirinioak beren ipar aldetik zeharkatzen ditu, Hendaiatik abiatu eta Banyuls-sur-Mer arte, 800 km inguru osatuz.
Larunbatean, martxoaren 23an, lehenengo etapa egingo dugu (Hendaia-Oleta). Ibilbide goxoa da, garaiera
handirik gabea (gehienekoa 548 m.), eta luzeegia ere ez (25 km). Ikuspegi politak ditu, bai Lapurdi eta Gipuzkoako kostara, baita inguruko mendietara ere (Aiako Harriak, Jaizkibel, Larrun) (Aiako Harriak, Jaizkibel, Larrun). Ibilbidean zehar Ibardingo gainetik (317 m.) pasako gara, eta Oletako Gîte d´etape batean lo egingo dugu.
|
Igandean, martxoaren 24an, bigarren etapa egingo dugu: Oleta-Ainhoa. Hau ere ez da gogorra (25,5 km.), eta garaierarik handiena Hiruiturrietako lepoa da (556 m); behin hori igarota, Sara herri politera arteko jaitsiera izango dugu, eta handik Ainhoara ibilbide oso atsegina, zuhaitz artean, Urdazuri ibaiaren ertzetik .
Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenak, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, martxoaren 19an, asteartea, arratsaldeko 7:30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.
Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.