2012 Abenduak 15, 16 iraupen eskia Somport eta Candanchun
15545
post-template-default,single,single-post,postid-15545,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2012 Abenduak 15, 16 iraupen eskia Somport eta Candanchun

2012 Abenduak 15, 16 iraupen eskia Somport eta Candanchun

Abeduak 15, 16

Iraupen eskia Somport eta Candachun

 

eski de fondo en belogoa 09-12-12 598    

Iraupen eskia (ipar eskia) Somporteko eski estazioan eta Candanchuko ibilbidean.

Neguarekin batera elurretarako denboraldia iritsi da, eta 2012ko ekintzei amaiera emateko, Arrastaka Mendi Taldeak iraupen eskia egiteko irteera bat antolatu du, Le Somporteko eski estaziora. Ekintzak abenduaren 15 eta 16an egingo dira.

Le Somporteko eski estazioa eta Candanchuko ibilbidea ingurune oso ederrak dira iraupen eskia egiteko. Pirinioetako Aspe bailaran dago kokatua, guztira 34 kilometro pista ditu eskiatzeko mugaren bi aldeetan (25 Frantzia aldean, 9 Espainian), eta ingurune oso politean dago kokatua.

Irteera honen bidez, mendiarekin hain lotua dagoen kirol hau ezagutzeko eta praktikatzeko aukera eskaini nahi du Arrastaka Mendi Taldeak.

    eski de fondo en belogoa 09-12-12 604

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, abenduaren 11an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 telefonora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.