02 Nov 2012 azaroak 10, 11 turrucum eta Arnedillo zeharkaldia
Azaroak 10,11: Turrucun – Arnedillo Zeharkaldia
Azaroak 10 eta 11
TURRUNCUN- ARNEDILLO ZEHARKALDIA.
Arrastaka Mendi Taldea Behe Errioxako eskualdera joango da azaroaren 10 eta 11n, Turruncun herrixkatik Arnedillora daraman zeharkaldia egiteko, tartean Peña Isasa eta Peñalmonte gainetatik pasaz.
Ibilbidea Turruncun izeneko hustutako herrian hasten da, eta aldapa handirik gabe, pixkanaka, Peña Isasa (1472m) gainera iritsiko da. Peña Isasa Behe Errioxako gailurrik ezagunena da. Handik Préjano herriaren ingurura jaitsiko gara, eta berriro igoera, Peñalmonte (1276m) gailurrera. Jarraian, Yeseras zintzurretik jaitsi, San Andres ermitaraino: Arnedilloko ikuspegia zoragarria dago. Erdi aroko zubia gurutzatu, eta Arnedilloko kaleetan sartuko gara; eta ondoren, Cidacos ibaiaren alboan jaiotzen diren ur termaletan bainu lasaigarri bat hartuko dugu.
Zeharkaldiaren xehetasunak:
Punturik altuena 1.472 m
Punturik baxuena 658 m
Guztira igo beharrekoa: 1.048 m.
Luzera: 22,41 Km
Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, urriaren 6an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.
Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.