2013ko urriak 25,26,27: Camille ibilbidea
15499
post-template-default,single,single-post,postid-15499,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,no_animation_on_touch,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2013ko urriak 25,26,27: Camille ibilbidea

2013ko urriak 25,26,27: Camille ibilbidea


Camille Ibilbidea: Pirineotako azken hartzaren pausoak ezagutuz.

bisaurin 18-02-12 002Urriaren 25, 26 eta 27an Arrastaka Mendi Taldeak zeharkaldi polit eta gogor bat egingo du, Camille Ibilbidea, mendebaldeko Pirinioetako lurretan.

20100724_sendacamille 79Camille Ibilbideak Camille hartza bizi zen ingurua ezagutzeko aukera ematen digu. Camille Pirinioetako bertako azken hartza zen, eta 2010ean desagertu zen: zahartuta, bakarrik eta gaixorik, Erronkari, Anso eta Aspe bailaretako lurretan ibiltzen zen. Ibilbideak 104 km ditu, eta 12.000 metroko desnibela, gorakoak eta beherakoak guztiak kontatuz; hasi eta amaitu toki berean eginez, Mendebaldeko Haranetako Natur Parkeko (Huesca) eta Pirinioetako Natur Parkeko (Akitania, Frantzia) lurretan barrena doa ibilbidea. Punturik garaiena Vernera portua da (2.115 m.), eta baxuena Lauzar kanpina (860 m).

Ibilbide hau bultzatu zutenek 6 egunetan egiteko diseinatu zuten, egun bakoitzean mendiko aterpetxe batean lo eginez. Hori da ibilbide ‘ofiziala’. Urrian hiru eguneko aste bukaera daukagula ikusirik, pentsatu genuen polita izan zitekeela ibilbide osoa 3 egunetan egitea; ibilaldi luzeagoak egin beharko dira, baina ondo egiteko modukoa da.

pa090066 pa110399

Ibilbideak ez du zailtasun teknikorik, baina sasoiko egotea eskatzen du: egun bakoitzeko distantzia handia da, eta desnibela ere bai. Eta era horretako mendietan ibiltzeko ohitura ere eskatzen du.

 

p1050742Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, urriaren 22an, asteartea, arratsaldeko 7,30ean, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.